23 de urria de 2026
H2TRADIS jada abian dago. Proiektua 2026ko martxoaren 1ean hasi zen eta joan den uztailean egin zuen abiarazte-bilera. 10 euskal enpresa eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko 7 eragile biltzen ditu, ESERGUIren koordinaziopean. Datozen 34 hilabeteetan hidrogeno berriztagarriaren garraioa eta banaketa eraginkorragoak eta seguruagoak nola egin ikertuko du.


